Urretxuko zein Zumarragako udalek, osasun eragileek eta jubilatuek prestatu dituzte zirkuituak
Euskal Herrian tradizio luzea duen ofizioa da arrantzarena. Jakina da Erdi Aroan, dagoeneko, Kantauri itsasoan arrantzatzen zutela, geroago balea harrapatzen edo bakailaotan ibiliko ziren Ternuaraino joanez, XX. mendean sektorea industrializatzeraino. Zalantzarik gabe, hainbat mendez, arrantza izan da kostaldeko bizilagunen ogibidea. Beste hainbat ofiziorekin gertatu den gisan, ordea, arrantzak ere badu kirol modalitaterik gaur egun. Gutxi batzuen kirola dirudien arren, gero eta gehiago dira itsas kirol arrantza praktikatzen dutenak. Ikusi besterik ez dago kostaldeko kirol portuak izaten ari diren gorakada. Barnealdekoa izateak oztoporik ez duela-eta, tartean badira goierritarrak ere.
Ekobizi Azoka egingo dute Ordizian bigarrenez, gaur eta bihar artean. Herritarrei bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta kontsumo arduratsuaren inguruan dauden aukeren berri ematea da helburua. Antolatze lanetan aritu da Iñigo Mujika (Ordizia, 1987). Duela lauzpabost urte joan zen Mujika Bartzelonara arkitektura ikasketak egitera, eta bioeraikuntza masterra egiten ari da gaur egun. Hainbat ikaskiderekin batera jasotako ezagutza teorikoak praktikan jarri asmoz, teknikak eta material berriekin ikerketak egiten ditu. Gaur egungo egoerak arkitektura jasangarriari «aukera bat eman» diola uste du Mujikak; «aurrerapauso handia egin du azken urreteetan», dio.
Inguruko sendabelarren bilduma ikusgai jarri du Fermin Goenagak (Zumarraga, 1957). Gehienak Zumarragako eta Urretxuko mendietan jaso ditu, baina Lizarra (Nafarroa) aldean jaso dituenik ere badago. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko aretoan egongo da bilduma hori ikusgai, maiatzaren 5era arte.
Irrintzi dantza taldeak 'Bazen behin...' ikuskizun bizi eta koloretsua egin du asteburuan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Ipuin baten egitura oinarri hartuta, bi gai landu dituzte batez ere, landa eremuari lotutako euskal lanbideak eta erromeriaren alderik misteriotsuena, sorginen unibertsoa, alegia. Hori guztia taula gainean azaltzeko, 80 bat dantzarik eta 10 musikarik parte hartu dute ikuskizunean. Dantza tradizionalak eta Irrintzi taldekoek prestatutako koreografiak uztartu dituzte, pauso eta erritmo aniztasuna bilatuz. Zelai Ariztin bildutako ikusleek gozatu egin zuten Irrintzikoen ikuskizunarekin.