«Ezkondu ginenean hiru lagunek bost minututan gure bizitza laburtu zuten»
Udaleko langilea, aguazila da Lurdes Intxausti (Idiazabal, 1967). Ez zaio erraza egiten bere lana definitzea, «egitekoak hain dira desberdinak, aspertzeko denborarik ez dela izaten». Hainbat kiroletan aritutakoa ere bada, eta trontzan, hiru aldiz izan da Euskal Herriko txapeldun.
Egiteko kirol bat.
Bizikletan ibiltzea.
Ikusteko kirol bat.
Atletismoa, pistako probak.
Liburu bat.
Primavera con una esquina rota, Mario Benedettirena.
Pelikula bat.
Aupa Etxebeste.
Musika talde bat.
Esne Beltza.
Abesti bat.
Imuntzo eta Belokik Antton Ibarguren zenari egindakoa.
Janari bat.
Txibiak tipularekin.
Edari bat.
Kafea esne pixka batekin.
Oporretarako leku bat.
Menorca, ea noiz joaten naizen…
Amets bat.
Jubilatutakoan, je, je… autokarabana bat erosi eta bidaiatzea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Mikelekin Larraitzen lehenengo zita. Ziztu bizian igo genuen Txindoki mendia!
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ezkondu ginen egunean, Arantxak, Liernik eta Irantzuk egindako antzerkia. Bost minututan gure bizitza laburtu zuten.
Gorroto duzuna.
Hitz gogorra da niretzat hori.
Goierriko txoko bat.
Artietako txabolak, Goatxeko langatik 500 metrotara.
Herriko alkate bazina…
Ez nuke balioko. Udaleko lanak etxera eramango nituzke.
Idiazabalen biziko ez bazina…
Lazkaon, adibidez.