Mikel Serrano Zumarragako alkateak Antioko Interpretazio Zentroa «abuztuko azken asteburuan» inauguratuko duela esan du, «abuztuaren 15erako lanak amaituta egongo dira, baina inor gutxi dago Zumarragan sasoi horretan eta inaugurazioa atzeratzea pentsatu dugu».
«Naturak benetakoak izaten erakusten digu, eta benetakotasun hori gizartera eraman dezakegu», dio Andoni Salamero poeta zumarragarrak. Hori da, hain zuzen, Arantzazuko basoetan, zu zeu olerkari jardueran iradoki nahi dutena. larunbatean izango da, Aitzkorri-Aratz parketxearen barruan zein inguruko basoetan, Oñatin. Salamero ez da bakarrik egongo, Josu Maroto marrazkigile eta Jon Goenaga piano-jotzaile zumarragarrak izango ditu bidelagun.
Eguerdiko hamabietako kanpai soinuekin batera hasi dira Ordiziako Santa Ana jaiak. Gaurtik igandera bitarte festa giroa nabarmendu da herriko kaleetan. Hain zuzen ere, Bernardo Alberro soinu-jole eta konpositorea izan da udaletxeko balkoitik txupina botatzeaz arduratu dena. Urduri baina emozioz beterik agertu da Alberro balkoian. Prestatuta eraman duen bertsoa abestu ondoren eman dio su suziariari. Danbatekoarekin, Alberrok berak sortutako "Ordiziarrak Gera" abestia jotzen eman diote festei hasiera Burrunbazale Txarangakoek.
Europan lehendabiziko garaipena lortu du, gaur, Daniel Teklehaimanot eritrearrak (Orica Greenedge). 3:55:18 orduan bukatu du lasterketa, 165,7 kilometro luzekoa. Bigarren Angel Madrazo (Movistar) izan da, eta hirugarren David Arroyo (Caja Rural). Goizeko 10:00etan hasi da proba, eta bero sapa izan dute. Jendetza bildu da lasterketa ikusten, batez ere Abaltzisketako aldapan eta Larraitzen. Baita Ordiziako helmugan ere. Ordiziatik Larraitzeko bira bost aldiz egin dute ziklistek, azken bietan Altzo ere igoz. ProTour mailako bost talde elkartu dira gaur Ordizian: Euskaltel, Orica Greenedge, Movistar, Katusha eta Cannondale.