Gaur eta bihar goizean elikagaiak bilduko dituzte Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko Eroskietan
Baserrietako produktuen kontsumoa bultzatzeko helburuarekin abiatu da Bertatik Bertara proiektua. Bertako herritarrek, bertako baserritarrek ekoizten dutena, bertako dendetan eta bertako tabernetan kontsumitzea da egitasmoaren funtsa. Helburu horrekin eskualde oso batek egin du bat: Ezkio-Itsasoko, Gabiriako, Ormaiztegiko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako erakundeek, eragileek, baserritarrek, merkatariek, ostalariek, Goimenek eta Uggasak. Urretxutik abiatu Urretxuko Udalak sektore desberdinekin egindako parte hartze prozesuetan erein zen, gerora Bertatik Bertaran bihurtu zen egitasmoaren lehenengo hazia. Unai Badiola zinegotziak gogoratu duenez, «baserritarrak bildu zirenean garbi azaldu zen, herritarrek ez zekitela Urretxuko baserrietan zer ekoizten zen, eta jakinda ere ez zekitela non saltzen ziren. Gabezia bat, edo katea hautsi egiten zela ikusten zen». Beraz, elkar ezagutza kanpaina martxan jartzea beharrezkoa ikusi zuten. «Baserritarrek esan zuten zentzu gutxi zeukala Urretxura bakarrik mugatzea. Eskualdeko ikuspegia eman behar zitzaiola garbi ikusi zen, produktu asko osagarriak izan litezkeelako». Gainerako herriek ere begi onez ikusita, Bertatik Bertara marka eta egitasmoa aurkeztu zuten maiatzean. Lanerako konpromisoa adostu dute eragile desberdinek: «Garrantzitsua da merkataritza txikia, turismoa eta gastronomia ere talde honetan egotea, iruditzen zaigulako dena zirkulu bat dela. Ondo funtzionatzeko, zirkulu bat izan behar du», gaineratu du Badiolak. Elkarlanak dagoeneko frutuak eman ditu: «Batetik, baserritarrei zein produktu ekoizten dituzten galdetu zaie. Bestetik, dendetan beste galdeketa bat [...]
'Baga, biga, higa' egitasmoaren barruan, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez kantariek kontzertua egin zuten atzo, Urretxuko Labeaga aretoan. Bi artista hauek, euskal musikaren historiaren errepasoa egiten dute emanaldi honetan, 60ko hamarkadako euskal kantetatik hasi eta gaur arte. Gotzon Aranburuk egin du bideoa.