Erantzunaren zain, «luze iritzita»
Erantzunik jaso gabe, luze-iritzita daude Beasaingo Andramendi Ikastolakoak DBHren inguruan. 1996an hasi ziren lehen aldiz 149 haur Beasaingo Andramendi Ikastolan ikasten, eta DBH eta Batxilergokoak Lazkaoko Ikastolara bideratu behar izan zituzten, bertan arreta eman ezinik. 2001eko irailean DBHrako azpiegiturak eginak zituzten.
Hala, egoera eta gari horretantxe Kilometroak festa ospatzear zeuden. Ikastola 32 haurrekin geratu zen urriaren amaierarako, gehiegizko zorpetze baten ustezko mamuak zabaltzeak kooperatiba barrutik apurtu baitzuen.
«Krisi garai zail horiek, bertan geratu ziren irakasle eta bazkideen arteko barne-kohesioz eta proiektu pedagogiko ziur batez iragan izanak, etorkizunari arnas berriz begiratzeko ahalmena bermatu zion Ikastolari», azaldu dute Ikastolako batzarkideek.
2013-2014 ikasturte hasieran Herri Onurako kooperatiba gisara izendatu du Eusko Jaurlaritzak Andramendi, besteak beste, gestio gardena, auzolana eta bazkideen onura baino gehiago gizarte-ardura frogatu ostean. Testu-inguru horretan, 2012-2016: Aniztasunean sortuz Plana-z hitz egin zuten pasa den irailaren 25ean Andramendi Irakaskuntza Kooperatiba Elkarteak egin zuen ezohiko batzar orokorrean.
Momentu honetan, Beasaingo Ikastolak bere azpiegiturak erabiltzen ditu Urbialde plazan, batez ere, eta hazkunde prozesu honen ondoren Hezkuntza Sailarekin harremanetan da Urbialde enparantzaren behe aldean eta egun Gurutze Gorriak erabiltzen dituzten gelekin libre dauzkan 1500 metroak erabili ahal izateko, eta DBH Beasainen jartzeko. 1.500 metro horietatik 1200 metro inguru LHn eta DBHn modu amankomunean erabil daitezkeen gelak daude, eta beraz, Jaurlaritzan aurkeztutako proiektuari aurrera bidea eman eta obretan hastea da Andramendi Ikastolaren helburu nagusietako bat.
«Luze-iritzita»
Beasaingo Ikastola «luze-iritzita» dago «prozesu administratibo honetan Ikastolaren beharrizanei baino gehiago beste interes batzuei» begiratzen zaielakoan. Hori dela eta, azaroaren 25ean batzar bat egin zuten, eta bertan 2012-2016rako egindako aurreikuspenez aritu ziren.
«Gure Ikastola anitza da eta hazten ari da, aniztasun horretan sortzen jarraitzeko ardatz diren hainbat puntuz hitz egin genuen azaroaren 25eko bileran: finantziazioa, bazkidetza, harreman sarea, lan-antolaketa eta dinamika… 2013ko irailaz geroztik gainera, Herri Onurako kooperatiba izendatu dute Beasaingo Ikastola eta horrek gure filosofiarekin eta gure praktikarekin duen harremanaz ere aritu ginen, hain zuzen ere, gure hurrengo ikasturteetarako hausnarketa egin genuen», azaldu dut. Abenduaren 10ean beste batzarbat egingo dute, 18:00etan, ikastolan bertan.