Mila bat ikaslek, irakaslek eta gurasok Euskaraz bizi nahi dugu oihuarekin amaiera eman zioten atzo Urretxun egindakoa flashmobari. 3 urtetik eta 18 urtera arteko Urretxu-Zumarragako Ikastolako ikasleek euskarari dantza egin zioten Euskararen Nazioarteko Egunean. Ez zen edonolako dantza izan, guzti-guztiek pauso berak eman baitzituzten, aldi berean. Urrats guztiek orkestrako musika tresnen pare, gorputz bakarra osatu zuten eta euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu zuten.
Afrikako begiradak erakusketa zabalduko du gaur, Zumarragan, Josu Altzelai argazkilariak (Legazpi, 1974). Malira egindako bidaian ateratako argazkiekin osatu du bilduma, eta Afrika oso koloretsua denaren aurreiritzia alboratuta, argazki guztiak zuri-beltzean emango ditu legazpiarrak. «Begiradak ez du koloreekin zerikusirik. Begirada sakontasunarekin lotuta dago, eta zuri-beltzak hobeto adierazten du hori».