Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Ordiziako EAJkoek 2014rako onartutako aurrekontuarekin ez daudela ados azaldu dute

Ordizia
Politika
2014/01/31
Goierriko Hitza
Abenduaren 18ko osoko bilkuran onartu zituen Ordiziako udalbatzak 2014 urterako prestatutako aurrekontua Bilduren aldeko botoekin. Atzo, baina, EAJko zinegotziak onartu den aurrekontuarekin ez daudela ados azaltzeko prentsa agerraldia egin zuten. “Ezinezkoa zen onartzea, gure egiteko eragatik urruntzen direlako, gainera ez da gure aurrekontua”, zioen Jose Migel Santamariak. Era berean, aurrekonturako hainbat proposamen egin zituztela azaldu zuten. Oraingo udal gobernua aurreko legealditik datozen proiektuak garatzen aritu dela diote EAJkoek eta “geldialdi arriskua” ikusten dutela.
EAJko zinegotziak prentsaurrean atzo, Barrenan.

EAJko zinegotziak prentsaurrean atzo, Barrenan.

Irailean hasi zen udal gobernua aurrekontua lantzen. EAJrekin hiru bilera egin zituzten; hauek 11 ekarpen egin zituzten. Gobernu taldeak proposamenak aztertu eta aintzat hartu zituen. Irakurketa baikorra egin zuen abenduan Igor Egurenek EAJrekin egindako lanaren gainean: “Arrekontuak argi erakusten du udalaren jarrera irekia dela. Aurrekontuaren jarraipena egiteko adostasuna lortu dugu EAJrekin”. Atzoko agerraldian, ordea, Santamariak “politika kutsua duten partidekin” ez daudela ados azaldu zuen. Zehaztearren, “presoen senideei ematen zaizkien diru-laguntzak” aipatu zituen. Era berean, “Udalbiltzako partida, irabazi asmorik gabeko erakundeentzako transferentzia, Zero Zabor  edo atez atekoarekin zerikusia dutenak” gaineratu zituen. Ongizate Sailean aurreikusitakoaren %70 besterik ez dela gastatzen ere salatu zuen Santamariak. Baita ere, Upabi eremuko lanengatik CAFi konbratzea dagozkion 304.000 mila euroko partida ez kobratzeak “zorpetze maila handitzea” bultzatu duela zioen. Zabor bilketa sistema berriarekin ere ez daudela ados azaldu zuten EAJkoek: “Gizartea banatzeaz gain, zerbitzu kalitatean atzerapauso bat da, sakrifizioa eskatzen du eta sekulako errekurtsoak kendu ditu”. EAJren proposamenak 2014ko aurrekonturako epe motz eta luzerako hainbat proposamen bultzatu zituztela azaldu zuen Santamariak atzoko agerraldian; udal gobernuak plangintzarik ez omen duela eta gabezia hori zuzentzeko asmoz. “Konsziente izanik dugun egoeraz eta hobeak iristen direnerako edo aukerak sortzen direnerako prest egoteko”, esan zuen EAJko zinegotziak. Egindako proposamenen artean barne kudeaketari dagokionez, ‘Udal Eraginkor’ proiektua berreskuratzea eskatu zuten; hirigintzan, erdialdean aparkalekua egitea, Garagartza plaza estaltzea edo P21eko igogailuaren instalazioa berreskuratzea; eta kulturan, Nikolas Lekuonaren figuraz baliatzea, herriko kultur espresioak indartzeko. Era berean, azoka eta lehen sektorea indartzeko neurriak, eta merkataritza eta ostalaritzarako biziberre proiektuen beharra nabarmendu zuten.  

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut