Deskargako mendatean GI-632 berria eraikitzeko egiten ari diren lanak direla-eta, by-passa edo txandakako pasabidea jarriko dute bihar eta etzi (apirilaren 1ean eta 2an), goizeko 10:00etatik 16:00etara. Foru Aldundiko iturrien arabera,
The post Deskargan txandakako pasabidea jarriko dute appeared first on Otamotz.
Asteburuan Eskolarteko Bertsopaper Lehiaketa jokatu da Zumarragan, eta hauek izan dira irabazleak: A mailan LH 5. Eta 6. mailetako haurrek hartu dute parte eta jarritako gai bati bi bertso edo lau kopla idatzi behar izan dizkiote lehiakideek. Gaiak honela zioen: “gurasoei sukaldeko lanetan laguntzen ari naiz”. Irabazleak: Malen Badiola Intxausti, bigarren saria Alaitz Lopez Gonzalez, hirugarrena Oscar Mba Nsue Andemek. Aipamen bereziak: Izaro Lesaka Txintxurreta, Maren Albisua Idiakez, Oier Chico Basabe,
Bertsolari bezala beste toki batzuetan ezagutu zituen sariketak herrira ekartzeko lanean, aurrenetik Osinalderen antolatzaile izan da Euxebio Igartzabal (Gabiria, 1944). Katea eten ez dadin, langintza horretan dihardu gaur egun Jokin Muruak (Gabiria, 1985). Non izan zuen Osinalde sariak ernamuina? Euxebio Igartzabal: Zumarragan aurretik holako sariketa bat egiten zen, Galeperra elkartean. Luzio Gabiria gabiriarra zegoen han. Zazpi urtean egin, baina zuzendaritza aldatu zenean kendu zuten. Orduan, Gabiriarengana joan ginen hemen egiteko. Uste dut andreak ez ziola poz handiagorik emango ezkontzeko baietz esan zionean. Juan Mari Lekuonarengana ere joan ginen, eta izugarrizko harrera egin zigun. Kantatzen zutenak bertsolaritza promozionatzen hasten ikusteko gogoa bazuela esan zigun. Zein izan da hainbeste urtean jarraitzeko giltza? E.I.: Gabirian errespetu bat izan da. Hemengo zuzendaritzan ere egon dira bertsoa gustatzen ez zaienak ere, baina ez dute hitzik atera hori kentzeko, baizik beraiek ere lana egin dute. Herriko jendearen aldetik laguntasun bat izan dugu, inork ez du dudan jarri. Bertsolaritza asko aldatu eta zabaldu da. Osinalderen arrakasta nola esplikatzen duzu? Jokin Murua: Oraindik arrakasta handia dauka. Nire garaiko bertsolariei entzuten nien Osinalde kristorena zela. Ikusi besterik ez dago Gabirian bertan nolako bertso zaletasuna sortu den. Seguru nago asko Osinalde sariagatik dela. Gazte talde bat elkartzen gara ostegunero, bertsotan [...]
http://youtu.be/RUa-GgZd0e4 Espainiar bandera udaletxeko balkoian ezartzeko agindua dela eta, Legorretako Udalak deituta dozenaka herritar elkartu dira gaur udaletxe aurrean, ikurriñaren aldeko ekitaldian. Udaletxean ikurriña zintzilikatzearekin batera, herritarrek ere ikurriñak erakutsi dituzte, "inposaketaren aurkako" protesta moduan. Bide batez, herritarrei ere beraien etxeetako balkoietan ikurriñak zintzilikatzeko eskatu die udalak. Horrez gain, datorren astean egingo duten osoko bilkuran, mozio bat landuko dute.
http://youtu.be/ypx7i6CxL2U Txapelketako saio gehienak bezalaxe, jende eta giro aldetik ederra izan zen atzoko finala ere. Urretxu-Zumarragako gaztelekua "goraino beteta" zela igo ziren hiru taldeak oholtzara. Saio eder baten ondoren, Endika Igartzabalek, Mikel Asurabarrenak eta Aitzol Iturbek osatutako Gabiri2 taldea izan zen irabazlea. Askoren ustez faborito ziren Atsuak taldekoak (Amaia Iturriotz, Maialen Akizu, Itziar Pildain), bigarren gelditu ziren, eta Gabiri1 taldekoak (Gorka Maiz, Oier Oiarbide, Eñaut Asurabarrena) hirugarren.
Urretxuko baserritar bat hil da arratsaldean, 15:40ak inguruan Urretxun. Informazio agentzien eta SOS Deiaken arabera, 78 urteko gizonezko bat da hildakoa, Ersolegi baserrikoa. Malda baten behera erori da gizona, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren informazioaren arabera, eta traktoreak zapalduta hil da. Larrialdi zerbitzuetako langileek suhiltzaileen laguntza behar izan dute gizonezkoarengana iristeko, antza zailtasun ugari izan baitituzte harengana iristeko.
«Bertsotan sentitu litekeen sentsazio onena eta pozik handiena hemen izan nituen. Kartzelako bigarren bertsoan, errepikapenean jendeak ez zidan bukatzen ere utzi, txaloka eta oihuka. Hotzikara edo halako zirrara bat sentitu nuen». Joxe Munduate bertsolariak hala gogoratu du 1989an Gabiriako Osinalde bertso sariketa irabazi zueneko saioa. Historia luzeko sariketa da, 43 urtean zehar gazteei plaza, txanda eta aukera eman diena.
Gaur goizean ELA sindikatuak Osakidetzaren enplegu politikak osasun zerbitzu publikoa “kolapsora” daramala salatu du Zumarragako Ospitaleko atarian 8:30ean egindako elkarretaratzean. Eguerdian LABeko kideek ere protesta egin dute eta EAJren gobernua Osakidetzan “lanpostu publikoak suntsitzen” ari dela adierazi du. Bi sindikatuek azken urteetan Osakidetzan 3.000 lanpostu inguru suntsitu direla diote.