Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketaren historiako 45 argazki sarituak ikusgai Legazpin
Goierri garaiko lau udalek garapen iraunkorra bultzatzeko antolatzen duten Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketak 10 urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko, orain arte saritutako 45 argazkiak Legazpiko Ilinti merkatari elkartearen dendetan jarri dituzte. Hilaren 17a bitartean egongo dira erakusleihoetan. Ondoren, Urretxu eta Zumarragako Bi-Tartean elkartearen dendetara eramango dituzte. Bezeroek gustuko argazkiaren aldeko botoa emateko aukera edukiko dute. Boto gehien jasotzen duen argazkia izango da irabazlea. Bestalde, argazki irabazleari botoa ematen diotenen artean 100 euroko balea zozkatuko dute.