
Legazpiko Udalak hilero 50 euroko erosketa balea zozkatzen du, hil horri dagokion egutegiko orrian datorren galdera zuzen erantzuten dutenen artean. Maiatzeko zozketa Genar Agirre gaztetxoak irabazi du. Hauxe zen galdera:
Ezpatadantzaz gain, bada Legazpin maiatzeko jaietan egiten den beste dantza berezi bat; berta-bertakoa. Badakizu zein? Erantzun zuzena kapela dantza zen. Hurrengo galdera ekaineko jai bati buruzkoa da. Udalak herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu. Horretarako, udaletxera edo legazpiko-udala.info web orriko Egutegia 2014 atalera jo behar dute.