Aspaldiko herriko hitzak landu dituzte Miñaripe jokoan
http://youtu.be/m5y8l6OBl0A Bederatzi lagunek hartu zuten parte ostiralean Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri elkarteak antolatutako Miñaripe jokoan. Alabaina, parte-hartzaileek ez ezik, ikusleek ere izan zuten aukera Segurako etxeen izenak, eta herriko lehengo hitzak ikasteko. Azkenean, Segurmutilo taldea izan zen lehiaketako irabazlea, baina gainontzeko lehiakideek ere jaso zituzten sariak.