Binakako Euskal Herriko elite mailako pilota lehiaren finala ekainaren 28an da
Eskuz Binakako Euskal Herriko elite mailako pilota txapelketa hasi da Zumarragako Beloki pilotalekuan. Asteburuan jokatu dira lehenengo partidak eta dagoeneko sailkatu dira final aurretan neurtuko diren bikoteak. Finala ekainaren 28an jokatuko dute. Albarado-Irusta bikoteak Elezkano-Aldaperi irabazi zion aurreko ostiralean Belokin frontoian (22-16). Ostiralean bertan Santxo-Perez bikoteak Azpiri-Castillori gailendu zion (22-13).
Eskuz Binakako Euskal Herriko elite mailako pilota txapelketa hasi da Zumarragako Beloki pilotalekuan. Asteburuan jokatu dira lehenengo partidak eta dagoeneko sailkatu dira final aurretan neurtuko diren bikoteak. Finala ekainaren 28an jokatuko dute.
Albarado-Irusta bikoteak Elezkano-Aldaperi irabazi zion aurreko ostiralean Belokin frontoian (22-16). Ostiralean bertan Santxo-Perez bikoteak Azpiri-Castillori gailendu zion (22-13).
Larunbatean Arrieta-Imaz eta Irribarria-Erasun neurtu ziren eta lehenengo bikoteak lortu zuen final aurretarako txartela (22-8). Mendinueta-Azpitarte bikoteari irabazi zion Urbieta-Erostarbe bikoteak (22-13).
Emaitza horiekin igandeko (ekainak 22) final aurreetan honako bikoteak arituko dira Belokin: Albarado-Irusta Santxo-Perezen kontra eta Arrieta-Imaz Urbieta-Erostarberen kontra. Partidak 17:00etan hasiko dira.
Aurreko ostiralean aurkeztu zuten txapelketa Euskadi Pilota Federakundeko arduradunek eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak Antio interpretazio zentroan.
Patxi Jauregi federakundeko lehendakariak alkateari emandako babesa eskertu zion eta afizionatu mailan «lanean jarraitzeko prest» agertu zen. Areago, lehendakariak aurreratu zuenez, «maila honetan gauza inportanteak eta berritzaileak egiteko asmoa» daukate.
The post Binakako Euskal Herriko elite mailako pilota lehiaren finala ekainaren 28an da appeared first on Otamotz.