Zaragozako Aqvilo koruak irabazi du Antioko lehiaketa
Antigua Abesbatza Lehiaketako XVI. ekitaldia egin dute Zumarragako Antio baselizan eta lehiatu diren lau abesbatzen artean Zaragozako (Aragoi) Aqvilo koruak irabazi du lehiaketa. Aqvilo abesbatzarekin lehian aritu ziren abesbatzak honakoak dira: Segoviako (Gaztela) Agora, Lazkaoko Kantaka eta Hondarribiako Eskifaia (Gipuzkoa). Epaileek berrogei punturekin eman zioten garaipena Aragoiko koruari. Epaimahaia Josu Elberdin, Julia Foruria, Aitor Sáez de Cortazar, Eva Ugalde eta Esteban Urzelai adituek osatu zuten.
Antigua Abesbatza Lehiaketako XVI. ekitaldia egin dute Zumarragako Antio baselizan eta lehiatu diren lau abesbatzen artean Zaragozako (Aragoi) Aqvilo koruak irabazi du lehiaketa.
Aqvilo abesbatzarekin lehian aritu ziren abesbatzak honakoak dira: Segoviako (Gaztela) Agora, Lazkaoko Kantaka eta Hondarribiako Eskifaia (Gipuzkoa). Epaileek berrogei punturekin eman zioten garaipena Aragoiko koruari. Epaimahaia Josu Elberdin, Julia Foruria, Aitor Sáez de Cortazar, Eva Ugalde eta Esteban Urzelai adituek osatu zuten.
Zaragozako koruak abesbatzen Sari Handian parte hartzeko txartela lortu du Zumarragan. Sari Handi hori datorren urtean egingo dute.
The post Zaragozako Aqvilo koruak irabazi du Antioko lehiaketa appeared first on Otamotz.