Ahotsak harribitxi bihurtuta
http://youtu.be/-qtd33YWGJs Agiñagako Justina Jaruegik ogia egiten du bere baserrian. Jauregik ez du baina ogia egiten duela esaten, labesua egiten duela baizik. Zumarragako Agiñaga auzoko bizilagunik adinekoena da. Bereaz gain beste 41 urretxuarren eta zumarragarren hizkera jaso dute Badihardugu elkartekoek. Elkarte horri bi herrietako euskarazko ahotsak jasotzeko enkargua egin zioten Urretxuko eta Zumarragako udalek.
Agiñagako Justina Jaruegik ogia egiten du bere baserrian. Jauregik ez du baina ogia egiten duela esaten, labesua egiten duela baizik. Zumarragako Agiñaga auzoko bizilagunik adinekoena da. Bereaz gain beste 41 urretxuarren eta zumarragarren hizkera jaso dute Badihardugu elkartekoek. Elkarte horri bi herrietako euskarazko ahotsak jasotzeko enkargua egin zioten Urretxuko eta Zumarragako udalek. Orain, Ahotsak proiektu zabalagoaren baitan emaitza erakutsi dute eta hizlariei bere hizkeraren aberastasuna aitortu diete.
Aurkezpenean hogei minutu inguruko ikus-entzunekoa erakutsi zuten, non elkarrizketatuek esandakoen hainbat pasarte bildu zituzten. Bideoan agertzen diren gehienak egon ziren aurreko ostegunean Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egin zuten aurkezpenean; bideoan agertzen diren batzuk dagoeneko ez daude, eta haiek ere omendu zituzten, bide batez.
Mikel Serrano Zumarragako alkateak hitz hartu zuen eta proiektuan parte hartu duten 42 elkarrizketatuei eskerrak eman zizkien: «Zuei esker Urretxuko eta Zumarragako euskara jasota geratuko da».
Elkarrizketatu guztiak adinekoak dira eta hainbat gairen gainean euskaraz hitz egiteko eskatu zieten elkarrizketetan.
Elkarrizketaturen batek gai intimoren bat kontatu badu, pasarte horiek elkarrizketatik kanpo utzi dituztela argitu zuen Aintzane Agirrebeña Badiharduguko kideak. Urretxun eta Zumarragan egindako elkarrizketetatik ia mila pasarte atera dituzte. Pasarteak gaika sailkatu dituzte eta jasotako testigantza horiek guztiak ikusgai daude Ahotsak proiektuaren webgunearen Zumarragako nahiz Urretxuko ataletan.
Proiektuaren helburu nagusia tokian tokiko hizkerak jasotzea bada ere, Agirrebeñaren hitzetan, «lehengo ohiturak nolakoak ziren kontatzeko eskatu diegu eta askotan kontatutakoak harrigarriak izan dira». Aretoan bildutako elkarrizketatuei protagonistak direla esan zien, «barruan duzuen hori altxor bat da».
Hizkuntza ondarea
Oihane Zabaleta Urretxuko alkateak bi herrietako euskara moldea «sailkatu ezina» dela adierazi zuen: «Inoiz ez dugu jakin bertako euskara zein multzotan sailkatu daitekeen, Urolakoa? Goierritarra? Horixe da, hain zuzen, guk dugun aberastasuna. Itxura denez, hizkera ugari nahasten da gurean».
«Urretxukoak goran eta Zumarragakoak beheran
harrika aritzen ziren pasoanivelean»
Juli Elizburu«Korridoreko leihoetan gerran koltxoiak jartzen
genituen baina gauean lotarako behar genituen»
Jexuxa Salegi«Euskaraz etxean egiten genuen bakarrik, egurra
ematen ziguten euskaraz eskolan egiteagatik»
Juan Mendiaraz
Ekitaldian Gorka Azkaratek eta Amaia Iturriotzek bertso bana bota zuten. Azkaratek «hizkuntza herriak daukan ondarerik handiena» dela kantatu zuen eta Iturriotzek hizkera zazpi haizetara zabaldu behar dela, «euskara bizi mugitu dadin ahots batetik bestera».
Bideoan bildu dituzten pasarteetan nork bere bizitzako pasadizoak kontatzen ditu eta ahotsetik ahotsera Urretxuko zein Zumarragako historia idazten dute. Edurne eta Maite Ormazabal zumarragarrak, esate baterako, bi herrien arteko ika-mikei buruz ari dira. Edurnek dioenez, «jaian Urretxutik kuadrilla bat etortzen zen eta beti zegoen zirikatzen, guri berdin zitzaigun bakoitza nongoa zen, gu lanean ari ginen». Urretxuko Jesus Lizarazu eta Juli Elizburuk ere gogoan dute trenaren «pasoanivelean» sortzen ziren liskarrak. Diotenez, «Urretxukoak goran eta Zumarragakoak beheran harrika aritzen ziren».
Pilar Ormazabal Zumarragan jaio zen baina bizitza Urretxun egin du. «Lehenengo pintxoak guk ekarri genituen. Donostiara joaten ginen eta han begiz jotzen genituenak hona ekartzen genituen», dio Ormazabalek. Urretxuko Ipeñarrieta auzoa nolakoa zen kontatu du Miren Sasietak, Isabel tabernatik hasita eta Albisuatarren «panaderira», «baserrietatik zetozen astoak zuzen-zuzen joaten ziren hara, bazekiten nora joan behar zuten». Astoak lotzeko uztaiak bertan zeuden.
Felipe Areizagak Zumarragako zumegintzan jende asko lanean zebilela kontatu du. Manuel Etxezarretak, 36ko gerraren harira, karlistak iritsi zirenekoa gogoratu du, eta frontea Belokin egon zela. Jexuxa Salegik bere etxeko korridoreko leihoetan koltxoiak jartzen zituztela gogoan du, tiroetatik babesteko, baina «gauean lotara joateko berriz koltxoiak behar!».
Testigantza sorta
Juan Mendiaraz zenak euskaraz etxean bakarrik egiten zutela dio bideoan, «eskolan guri egurre ematen ziguten euskaraz egiten bagenuen». Eta Jose Inazio Aranberrik eskolara sartzearekin batera lau ilaratan kokatuta derrigor kantatu beharreko «caralsola» ez du orain artean ahaztu.
Pasarteen lagin bat baino ez da aurrekoa. Elkarrizketatu batzuen hitz sorta bat da, elkarrizketatu gehiago egon badagoelako. Hitz, ahoskera eta pasadizo bakoitza harribitxi bat da. Ahotsak proiektua ondare hori transmititzeko bidea da.
The post Ahotsak harribitxi bihurtuta appeared first on Otamotz.