Foru Aldundiak Gipuzkoako 76 udalekin hitzarmena sinatu du, elkarri informazioa emateko
Gipuzkoako 76 udalek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmen bat sinatu dute gaur eguerdian Beasaingo Igartza jauregian, elkarri informazioa ematea hitzartuz. Koldo Agirre Beasaingo alkateak, Helena Franco Ogasun eta Finantza diputatuak eta Martin Garitano diputatu nagusiak hitz egin dute ekitaldiaren hasieran. Orain arte ere, 2005etik, bazen antzeko hitzarmen bat Foru Aldundiaren eta Gipzukoako 42 udalen artean, baina, hitzarmen berriarekin “udalen %100era iristea” espero dute, HelenaFrancoren esanetan, “hitzarmen honen helburuak herritarrei tramiteak erraztea, udalak eta Aldundiak eskumenak betetzeko beharrezko tresnak eta informazioa eskura izatea, eta honekin batera, zerga iruzurraren aurkako eraginkortasunean aurreratzea” dira. Horretarako “zergen gestiorako udal erroldetako datuak, obren baimenak, ibilgailuen erroldak eta ondasun igiezinen” berri jasoko du Aldundiak