Mari Karmen Goiburu ordiziarrak hartuko du parte.
Zalgurdien laugarren topaketa jasoko du Trevijano errugbi zelai zaharrak larunbat honetan Ordizian. Hain justu ere, hipikako modalitate honetako II. Euskadiko Txapela jokatuko da. Lehiaketa arratsaldez izango den arren; goizean entrenamentuak egingo dituzte Trevijanon bertan eta erdiguneko kaleetan zehar karabana egingo dute.
Arratsaldeko 17:00etan emango diote hasiera lehiaketari eta, zaldi bakarrez edo birekin, hamalu gurdik hartuko dute parte bertan. 500 edo 600 metroko ibilbidea ahalik eta azkarren egitea da lehiaketaren gakoa. Ibilbidean, baina, hainbat oztopo gainditu beharko dituzte. 1,60 metroko zabalera duten 19 ate edo oztopo pasako dituzte; gurdiek 1,35 metorko zabalera dute. Ate horiek bi konok mugatutako pasabideak dira, gainean pilota bana izango dute eta erortzen den pilota bakoitzeko azken denborara gehituko den bost segunduko zigorra izango dute. Konoez gain, bost kupelez mugatuko ate bat izango dute. Ibilbidea ahalik eta penalizazio gutxienekin, azkarren egiten duenak irabaziko du.