Goierrin askori boxeoa arrotz egiten bazaio ere, aspaldikoa da Ordizian kirol horretarako dagoen afizioa. Jaietan egiten den Ordizia Sutan jaialdia da horren erakusgarri nagusia. Goi mailako boxeolariak hartu izan ditu boxeo gauak, anekdota eta istorio ugariz inguratuta. Gaur gauekoa 62. jaialdia izango da. 36ko gerra baino lehen ere izaten ziren borrokaldiak Ordizian. Nahiz eta 50eko hamarkadan bizi izan zituen urterik oparoenak. Afizio sutsua zegoen Ordizian, ringean aritzen zirenak ere ugari. Aldasoro taberna izaten zuten topaleku lehengo boxeozaleek eta 1950ean sortu zuten Boxing elkartea. Hasieran boxeoaz gain, txirrindularitza sustatzeko kluba ere bazen. Hortik datorkio Boxing Ciclo Club izena. Ordiziako Klasikoa antolatzen zuten, Txapel-Gorrikoekin batera. Nahiz eta geroago azken horiek jarraitu zuen txirrindulari probarekin. Hitzordu klasikoa Hasieratik Mariano Galarza izan zuten mezenas nagusia; elkartea sortu eta handik bi urtera antolatzen hasi ziren boxeo gaua ekonomikoki eusteko ezinbesteko laguntza ematen zuena. Boxeoa soilik egiten zen jaialdi haietan, bestelako modalitaterik gabe. Danborrada egunean egiten zen; «danborrada, fariasa eta boxeoa». Horixe izaten zen askoren plana; gizonezkoen plana. «Huts egin ezinezko zita izaten zen uztailaren 24koa». Hala dio Pepe Caballero ordiziar boxeolari ohiak. Caballero bera Espainiako txapeldun izan zen, Madrilen (Espainia), Bartzelonan (Katalunia) eta beste hainbat herrialdetan ere ibili izan zen. «Boxeolari ugari geunden garai hartan [...]
2009 urtean sortu zen D-Pintxos talde legazpiarra. 2012an lehen diskoa kaleratu bazuten ere, bigarren diskoa grabatzen ari dira jada. Beñat Galparsoro (bateria), Oier Gabiria (baxua), Asier Mediavilla (tronboia), Mikele Gurrutxaga (tronpeta), Joseba Gurrutxaga (abeslaria), Joseba Larrea (gitarra), Jokin Zabala (saxo-tenorea) eta Iker Azpeitia (gitarra) musikariek osatzen dute taldea egun. Mutrikuko AME estudioetan ari dira grabazioak egiten, Axular Arizmendiren gidaritzapean. Punk-rock musika egiten du taldeak, tronpetarekin eta tronboiarekin nahastuta, metal puntu batekin. «Landuagoa» Disko berria lehenengoaren desberdina izango dela aurreratu dute. Iker Azpeitiaren esanetan, «gitarrek indar gehiago izango dute disko berrian eta aurrekoa baino landuagoa izango da: melodiak landuagoak izango dira». Aldaketa horiek egitea nola bururatu zaien galdetuta, Azpeitiak dio taldean kide berri bat dutela orain, Jokin Zabala, eta «ideia berri asko eman» dizkiola taldeari. «Elektronika sartuko diogu abesti batean, biolinen bat ere bai oso modu kañeroan…», dio. Abesti berezi bat ere sartu dute, dultzaina, trikitixa, panderoa eta bertsoak sartuz: «Bederatzi abesti eginda genituen, eta diska biribiltzeko hamargarrena egitea pentsatu genuen; zerbait berezia», dio Azpeitiak. Diskoaren izena oraindik zehazteko badute ere, diskoak biltzen dituen kolaboratzaileei erreferentzia eginez, Ahotsak izan daitekeela aurreratu dute. «Abestietako letrak jende ezberdinak egin dizkigu: bertsolariak, irakasleak, kazetariak, ekonomialariak, preso politiko ohiak, tabernariak, gidoilariak, Arrieta ahizpetako Mentxuk, euskal filologoak… eta [...]
OSAGAIAK: Olo malutak Ura Azenarioa Kuiatxoa Tipula Pipar gorria Ogi xigortua Gatza Oliba olioa ERREZETA: Bezperan olo malutak ontzi batean urez estalita jarri, eta gau osoan beratzen eduki behar dira. Barazki guztiak moztu, eta zartagin batean sueztitu ondoren, oloari ura kendu, soberan badu, eta barazkiekin nahastu. Gatza gehitu eta ogi xigortua nahasten joan testura likatsuko orea lortu arte. Lortutako ore puskak hartu, eta hanburgesen itxura eman behar zaie. Zartagina sutan jarri olio zorrotada batekin, eta prestatu ditugun haburgesak frijitu bi aldeetatik. Zerbitzatzeko garaian entsalada apur batez lagundu daiteke.
http://youtu.be/seQkZ3zA-Wk Ormaiztegiko enpresak ekitaldia antolatu du, gaur, 125 .urteurrena ospatzeko, eta instalazio berriak inauguratzeko. Ekitaldian Irizar enpresako kideez gain, hainbat agintari izan dira, tartean, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Martin Garitano Ahaldun Nagusia. Halaber, Irizar familiako zenbait senid eta enpresako hornitzaileak eta kolaboratzaileak ere bertaratu dira Ormaiztegira.
Gaur eguerdian Santa Anastasia jaietako egitarauko azala hautatzeko lehiaketako saria banatu dute. Aurten ere Julen Izagirre zumarragarrak irabazi du lehiaketa. Izagirrek Santa Isabel jaietako azken hiru azalak eta Santa Anastasietako azken biak egin ditu. Oraingoan adarra erabili du oinarri bezala eta Badatoz! izena eman dio lanari.