Beasaingo La Salleko eraikina berritu zuteneko 50. urteurrena ospatuko dute larunbatean
Kirola, jolasak, meza, omenaldia eta mokadutxoa egingo dituzte, goizean zehar
Beasaingo La Salle ikastetxeko eraikina berritu zutenaren 50. urteurrena ospatuko dute larunbat honetan. Orain dela 50 urte, 1964ko urrian, Beasaingo La Salle ikastetxeak gaur egun duen Andra Mari kaleko eraikina estreinatu zuen, ordura arte erabiltzen zituen instalazioak erabat aldatu ondoren.
Mende erdi ondoren, gertakizun hori «merezi duen bezala» gogoratu nahi dute: «esker onezko ospakizun bat egingo dugu, Hezkuntza Elkarte osoarena, bereziki gure aurretik La Salle ikastetxea bizitzaz beten duten pertsonak gogoan edukiz», dio Amaia Garmendia zuzendariak.
Larunbatean, festa
Eskolako kide guztiak gonbidatu dituzte ikastetxearen eraikin nagusiaren 50. urteurrena inauguratu zela eta antolatutako ospakizunera:ikasleak, familiak, langileak, La Salleren lagunak…
10:30ean, eskola-kiroleko jardunaldia eta beste jolas batzuk egingo dituzte atarian. Ikastetxeko «kirolaren arima» den Andres Etxezarreta anaiari omenaldia egingo diote. 12:00etan «Jaunari eskerrak emateko elizkizuna» egingo dute Beasaingo Parrokian. Handik irtendakoan, 13:00etan, eraikina berritu zutenei omenaldia egingo diete, agurra dantzatuz eta plaka bat agerian jarriz. Amaitzeko, 13:30ean, lagunen arteko topaketa egingo dute mokadutxoa batekin lagunduta.













