Legorretan konposta auzolanean egiteko izena aste honetan eman behar da
Legorretan auzolanaren bidez egingo dute herritarrek konposta. Etxeko hondakin organikoa tratatzeko ontziak edo etxolak jarriko dituzte, herriko hiru-bat tokitan. Aste honetan eman beharko dute izena auzokonpost ekimenean parte hartu nahi dutenek. Azaroaren 7ra arte (ostirala), udaletxean jakinarazi behar da (943 08 40 00). Ondoren, udalak ikastarotxo bat emango die herritar horiei.
Auzokonpostaren berri emateko, urrian informazio bilerak egin zituen udalak, auzoka. Azaroan edo abenduan jarri nahi dute martxan.