Ander Letamendia saritu dute pilotarien Raynaud sindromeaz egindako ikerketagatik
British Journal of Surgery aldizkari zientifikoak ikerketa argitaratuko du, ingelesera itzulita
Urteak daramatza Ander Letamendiak (Ormaiztegi, 1949) pilotarien eskuak tratatzen, eta asko ikertu du pilotarietan hain ohikoa den Raynaud sindromea. “Hatz zuria” izenez ere ezagutzen da gaixotasuna, eta hatzeko sentsibilitatea galtzean datza, pilotarien kasuan pilotari ematen dizkioten kolpeen ondorioz. 350 pilotari inguru pasa dira Letamendiaren kontsultatik, eta horietako askori tratatu dizkie hatzak.
Raynaud sindromeari buruz egindako ikerketagatik saria jaso du orain Letamendiak, Albaceten (Espainia) egindako ikerketa kirurgikoen kongresuan. Sari gisa, ingelerara itzuliko dute Letamendiaren ikerketa, eta British Journal of Surgery aldizkari zientifikoan argitaratuko dute.












