Asteburu honetan iritsiko da filma Goierriko zinema aretoetara .Loreen esanahiaz eta filman jasotakoaz arituko da Goenaga .Goierrin grabatu zituzten hainbat pasarte
Irailean Donostiako
Zinemaldiko sail ofizialean estreinatu ondoren, zinema aretoak bete ditu
Loreak filmak lehen emanaldietan. Goierrira ere asteburu honetan iritsiko da Jon Garañok eta Jose Mari Goenaga ordiziarrak zuzendutako pelikula. Beasainen, Zumarragan nahiz Ordizian izango da.
Loreek ahaztutzat jotzen zituzten sentimenduak ateraraziko dizkieten
hiru emakume elkartuko ditu istorio horrek; lore mistoriotsuak, azken finean loreak besterik ez direnak.
Loreen esanahiaz eta filmean jaso dutenaz arituko da
Jose Mari Goenaga zuzendaria Ordiziako Herri Antzokian. Izan ere, igande honetako proiekzioan izango da zuzendari ordiziarra bere lana aurkezten. 19:30eko saioan egongo da.
Euskal zinemagintzan mugarri izango den filma da Loreak. «Loreak ez dira ezer, jendea da nahi duen esanahia ematen diena». Hala azaldu zuen Jon Garañok Zinemaldian filma aurkeztu zutenean. «
Sentimendu unibertsalez hitz egiten ari gara, agian gizonak eta emakumeak ez gara elkarrengandik horren urrun egongo», gaineratu zuen Goenagak. Zine ikasketak egin eta Moriarti ekoiztetxea sortuta, hainbat lan egin ditu ordiziarrak. Sari ugari jaso dituzten film laburrez gain, 2005ean Goya sarietarako hautagai izan zen Supertramps eta 2007an Zinemaldian aurkeztu zen Lucio idazteaz eta zuzentzeaz arduratu zen.
Lasa eta Zabala filmarekin bezala, Loreaken
hainbat eszena ere Goierrin grabatu zituzten. Udaberrian izan ziren Idiazabalgo Jaso lantegian eta Zumarragan errepideko irudiak hartzen.
Karteldegi berezia
Zinemaldiko izarrez beteriko karteldegia izango dute Ordizian azaroan zehar. Lehen asteburuan Magic Girl pelikula eman ondoren, hurrengoan La isla mínima proiektatuko dute. Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eraman zuen Javier Gutierrezek film horretan betetzen duen poliziaren interpretazioagatik.
Hurrengo asteburuetan La Entrega, gidoi onenari epaimahaiaren saria eman zioten Zinemaldian, eta The Ecualizer etorriko dira atzetik.