Miren Etxezarretak itxiko du ZurrumurruEz! hitzaldi zikloa
'Kapitalismoa eta immigrazioa: begirada sozio-ekonomikoa" hitzaldia Barrena kultur etxean izango da, 18:30ean
Migrazioen azkeneko kausak aztertuko ditu Miren Etxezarreta ekonomialariak gaur, osteguna, Barrenan eskainiko duen hitzaldian, migrazioaren garapena eta iraunkortasuna ebaluatu ahal izateko. Etxezarreta (Ordizia, 1936) mugimendu sozialekin harreman estua duen ekonomialari eta pentsalari ezkertiarra da. 2007az geroztik Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedradun emeritua da Ekonomia Aplikatuan, eta gaur egun Kataluniako hiriburua du bizileku.
“Jendarte justuagoa posible da”. Immigrazioa ez da ageri-agerian dauden elementuek sortzen duten fenomenoa, arrazoi sozioekonomiko korapilatsuak daude atzean. Migrazioa mugimenduen arrazoiak aztertzeaz gain, herrialde hartzaileetan migrazio prozesuak dituen ondorioak aztertuko ditu Etxezarretak hitzaldian, batez ere, egoera ahuleko giza-taldeen artean. Azkenik, immigrazio gaiaren aurrean izan daitezkeen jarrera pertsonalak nahiz taldekoei errepasoa emango die. Etxezarretaren arabera, posible da jendarte justuago eta gizatiarrago bat lrotzea, baina horretarako ezinbestekoa da eskubide sozialen alde borroka egingo duen gizarte bat antolatzea. “Jendearen burmuinak moldatzeko bitarteko asko dituen gizarte eredu batean bizi gara, zoritxarrez”.












