Osakidetzako zerbitzuetan
zortzi orduko lanuztea egingo dute bihar. Goizeko txandako langileek 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldekoek 15:00etatik 19:00etara egingo dute lanuztea. Horrenbestez, zortzi orduz larrialdi zerbitzuak baino ez dituzte eskainiko Zumarragako Ospitalean zein Goierriko osasun zerbitzuetan langileek sindikatuek egindako deialdiari erantzuten badiote. Langileek, bestalde, lan baldintzen murrizketen kontrako
protesta Donostiara eramango dute, Pio XII kalean egingo dute elkarretaratzea 12:00etan. Lanuztearen aurretik, 8:00etatik 11:00etara, normaltasunez arituko dira
.