Iparragirre kaleko bazkari herrikoia antolatu zutenek eskerrak eman dizkiete bizilagunei, udalari eta merkatariei eskainitako laguntzagatik. Ekimena “oso arrakastatsua” izan zela diote eta gastuak ordaindu ondoren gelditu den dirua Caritasi eman
The post Iparragirre kaleko bazkariaren antolatzaileen eskertza appeared first on Otamotz.
Gure Esku Dago egitasmoak bihar egingo du ikasturteko lehenengo ekitaldi irekia, Donostian. Bost mila lagun elkartu, eta giza-irudi edo mosaiko erraldoia sortu nahi du. Zurriola hondartzan izango da, bihar 11:00etan. Kurtsoari irailaren hasieran ekin zion Gure Esku Dagok (GED), Irungo Ficoba erakustazokan batzar nagusia eginda. Publikoki, biharkoa izango da urteko egitarauaren abiaburua. «Kataluniako galdeketaren bezperan, eta Eskoziako erreferenduma pasatuta, gu ere erabakitzeko eskubidea noizbait egikaritzeko lanean ari garela adierazteko da mosaikoa. Aurtengo ikasturtean egiteko ditugun lanei elkarrekin ekiteko», azaldu du GEDk. Mosaikoan parte hartzeko, aurrez izena emanda egotea ezinbestekoa da. Txartel bat norbere datuekin bete, eta 5 euro ordaindu behar zen (ordaindu ezin duenarentzat ez da muga parte hartu gabe geratzeko). Herrika antolatu dute izen-ematea, udalerri bakoitzerako gutxieneko kopurua izendatuta. Goierriri dagokionez, guztira 500 lagun joateko beharra dago, gutxienez. Bakoitzak ordaindutako 5 euroak ekitaldiaren gastuen zati bat finantzatzeko erabiliko da, GEDk aurreratu duenez. «Gure Esku Dago dinamika herritarra izaki, egiten ditugun egitasmoak finantzatu beharra daukagu». Zurriolara izen-emate txartela eramatea nahitaezkoa izango da. Petoa eta aterkia Bi materialekin egingo dituzte mosaikoko irudiak: koloretako petoa eta aterkia. «Eta, noski, hirugarren osagaia gu geu izango gara, herritarrak». Gauzak norberarentzat dira. Aurrez diseinatutako irudi batzuk sortuko dituzte, mosaikoaren garaian. «Horrela ahaleginduko gara geure lanari [...]
Herri txikiek aspaldidanik bere berea duten ostatua badu Aramak ere. Egunerokotik ihes egin eta atsedenerako tartetxoa hartzeko txokoa, ezagunekin elkartzeko edo kontutan galtzeko modukoa. Betikoari ukitu berezia eman dio Anne Otegik Aramako Toki Alai ostatuari; sei urte daramatza dagoeneko bertan. Egiten duten horretan sinesten duten eta eguneroko lanaz gozatzen duen lantaldea da. Gertukoa eta xumea da zerbitzua; «naturala» ere bai Otegiren arabera, bai janaria eta baita bertakoen izaera ere. Otegi arduratzen da sukaldeaz eta Haritz Urretabizkaia tabernaz. Kolaboratzaile finak dituzte, eta lantaldea ere gero eta gehiago handitzen ari da. «Ez diogu behar besteko arreta jartzen elikadurari, gehiago arduratu beharko ginateke» Anne Otegi (Ostatuko kudeatzailea) Jatetxeaz harago, elikadura ikastaroak ematen aritzen da Anne Otegi. Orokorrean, jakiak prestatzeari ez zaiola behar besteko garrantzia ematen uste du berak. «Harritu egiten naute ikusten ditudan gauza askok. Barazkiak eta fruta jatearena, esate baterako, ez dugu betetzen. Haurrek jatea nahi dugu, baina ereduarekin erakutsi behar diegu. Guk jaten ez baditugu, beraiek ere ez». Azaroan zehar, larunbat goizero egingo ditu ikastaroak; errezeta osasungarriak, merkeak eta errazak erakutsiko ditu. Produktuen kalitatea oinarrizko dute Aramako ostatuan. Bertan ekoiztua izan dadila ahalegintzen dira, gertukoa, ahal bada ekologikoa. «Guk lehengai xumeak erabiltzen ditugu eta horiekin menu landuak prestatu. Hala, gehiegi gastatu [...]
Andoni Munduatek (Ataun, 1980) ingeniaritza eta enpresa ikasketak hasi zituen, baina ez zituen bukatu. Aitaren aseguru bulegoan eta marketing munduan lan egin ondoren, La Salsera enpresa sortu zuen bi lagunekin. Enpresei produktuak merkaturatzen laguntzen diete. Zure azken egitasmoa? Ogiaren mundua interesatzen zitzaigun eta Donostiako Zurriola etorbidean okindegi bat ireki dugu: The Loaf. Zaletasun bat. Musika klasikoa. Konpositore bat. Gustav Mahler. Bere obra bat. 4. sinfonia. Pelikula bat. 2001: espazioko odisea. Liburu bat. Tanizakiren El elogio de la sombra. Janari bat. Uf… Gure azken egitasmoa okindegi bat irekitzea izan denez, ogia. Edari bat. Tea. Oporretarako leku bat. Berlin. Urtero joaten naiz musika klasikoa entzutera. Amets bat. Sekula ez gogobetetzea. Gorroto duzuna. Injustizia. Egin ez duzun zerbaitegatik zigorra jasotzea eta egin duzuna ez onartzea. Goierriko txoko bat. San Martinetik San Gregoriora, erreka ondotik doan bidea. Herriko alkate bazina… Dimititu egingo nuke! Ataungo herriak ni baino hobea den norbait merezi du. Ataunen biziko ez bazina… Londresen.
Beloki pilota elkarteak II. Txapelketa Herrikoian izen-ematea ireki du. Abenduaren 6a baino lehen eman behar da izena, pilotaherrikoia@hotmail helbidera deituta (bikotearen izen-abizenak eta telefono zenbaki bat utzi behar dira), Beloki
The post Beloki pilota elkarteak II. Txapelketa Herrikoia antolatu du appeared first on Otamotz.
Lau kilometroko bidea izango da, Apeaderotik Aitxurira
Gerturatzen ari da azkenaldian ahoz aho, egunkariz egunkari eta auzitegiz auzitegi ibili den eguna. Etzi bertan da A-9a, azken urteetan data garrantzitsu guztiek bezala dagoeneko laburdura duen eguna. Ezustekorik ezean, kataluniarrek euren burua estatu espainiarretik kanpo nahi duten ala ez esateko aukera izango dute etzi, Artur Mas presidenteak deitutako kontsulta alternatiboan. Alternatiboa, hasierako galdeketa bertan behera uzteko agindua eman baitzuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. «Ez dakigu azkenean zein egitura izango duen galdeketak, baina, nire ustez, parte hartze handia izango da, eta estatu berri bat sortzearen aldeko jarrera nagusituko da», adierazi du Andoni Santoyo ordiziarrak. 22 urte daramatza Bartzelonan bizitzen; soinu teknikari ikastaro bat egitera joan zen, Goierrira itzultzeko asmotan, baina han geratu da lana eta bikotea aurkituta. Etziko galdeketan parte hartuko du Santoyok. «‘Si i si per canviar-ho tot’ izango da nire aukera: bai eta bai, dena aldatzeko». Eta gehiengoaren aukera ere horixe izango dela uste du. «Jendea aspertuta eta nazkatuta dago Espainiatik jasotako mespretxuarekin», adierazi du. «Jendea aspertuta eta nazkatuta dago Espainiatik jasotako mespretxuarekin» Andoni Santoyo (Bartzelonan bizi den ordiziarra) Bartzelonan daramatzan 22 urteetan aldaketa handiak nabaritu ditu Santoyok. Hasieran, hara joan zenean, konturatu zen sentimendu kataluniarra Diada edo Sant Jordi egunetan baino ez zutela aldarrikatzen. «Euskal Herrian eguneroko kontua zen, kalean [...]
Zumarragako Ospitalea 1984ko ekainean ireki zuten. Dagoeneko 30 urte baino gehiago igaro dira, eta, ordutik, ahal izan duen neurrian, hazi baino ez da egin. Ospitalea sei bat langilerekin ireki zuten. Larrialdi zerbitzua, laborategia eta ixa izpien ze...