Gazumen izan dira mendizale lazkaotarrak
Ernioko mendi multzoan dagoen Gazume gailurrean izan dira asteburuan Lazkaoko mendizaleak. Amalur mendi elkarteak eta San Benito ikastolak elkarrekin antolatu duten egutegian, 4. irteera da. Zeru lainotuarekin eta fresko antzean, goiz pasa egin zuten 25 bat lagunek.