Goierriko 595 korrikalarik egin dute Behobia-Donostia
[nggallery ID=55]
Parte-hartze markak ondu ditu Behobia-Donostiak, Goierri mailan ere. Denera 26.000 partaide pasak bukatu zuten 20 kilometroko korrika proba. Horietatik 595 dira goierritarrak. Korrikarako eguraldi eta giro paregabea lagun, atletismoaren festa herrikoia izan da, beste behin.
Helmugara iristen aurreneko goierritarra Jon Otermin urretxuarra izan zen, atzo. 1:09:45 ordu behar izan zuen, Jose Carlos Hernandez kanariar irabazleak baino 8 doi gehiago. Emakumezkoetan, lehenengo goierritarra Izaro Rubio ordiziarra da (1:19:30). Beteranoen atalean bigarren postua eskuratu zuen, gainera.
Juniorretan aurrenekoak goierritarrak izan dira, nola gizonezkoetan, hala emakumezkoetan. Alexander Oiarbide ordiziar gazteak irabazi du mutiletan, 1:10:06 denborarekin (bigarren goierritar onena, sailkapen nagusian). Nesketan, berriz, Maria Ibañez gaintzarra izan da azkarrena (1:30:38).
Aurten Goierriko herri guztietatik (22) izan da ordezkaritza Behobia-Donostian.