Arabako Errioxako ardoen azoka egingo da ostiral eta larunbatean Ordizian
Ordizia Txapeldun gazte lahiaketa jokatuko da larunbat eguerdian

Txapeldunetan txapelduna. Azokaren baitan, 27. Ordizia Txapeldun gazta lehiaketa ere jokatuko da larunbat eguerdiko 12:30etik aurrera. Bertan, Euskal Jaietako gazta lehiaketan azken hamar urteetan irabazle izan direnek hartu ahal izango dute parte. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak etaArdoa eta gazta dastatzeaz gain, plazaren inguruan artisauen postuak ere jarriko dituzte. Ostiral arratsaldeko 18:30ean emango diote irekiera azokari 21:30ak arte. Larunbatean egun osoan zehar egongo da irekita, 11:30 etatik 14:30era eta 18:30etatik 21:30era.Udalak antolatzen dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz. 2005, 2007 eta 2009ko irabazle Jesus Ansolak (Mausitxa baserria, Elgoibar) hiru gazta aurkeztu ahal izango ditu, urte bakoitzeko bat; 2006 eta 2010eko irabazle Aranburu Elkarteak (Idiazabal) bi; 2008, 2001 eta 2013ko irabazle Ricardo Remirok (Eulate) beste hiru; eta 2012ko irabazle Jon Etxeberriak (Zeanuri) eta aurtengo irabazle Karmele Muruak (Segura) bana. Hiru gazta hoberenek diru-saria jasoko dute: 300, 200 eta 100 eurokoak, hurrenez hurren. Hamarretik zazpiko puntuazioa gaindituz gero, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratuko dituzte. Lehenengoak, gainera, 8 puntu baino gehiago lortzen baditu Urrezko Gazta eramango du. Epaimahaian gastronomia eta gazta munduko hainbat lagun izango dira.