Jon Marotok 'El Puro' eskalatu du
Jon Maroto mendizale urretxuarrak Riglos (Huesca, espainiar Estatua) herriko El Puro mendia eskalatu du asteburu honetan. Marotok adrenoleukodistrofia du eta gurpildun aulkian joaten da alde batetik bestera, baina bere lagunen laguntzarekin eskalatzaileen artean ospe handia duen pareta hau igotzea lortu du. Urretxuko mendizale honen hurrengo erronka Espainiako eski selekzioan sartzea da. Azaroko azken asteburuan egingo ditu probak, Baqueiran (Herrialde Katalanak).
Jon Maroto mendizale urretxuarrak Riglos (Huesca, espainiar Estatua) herriko El Puro mendia eskalatu du asteburu honetan. Marotok adrenoleukodistrofia du eta gurpildun aulkian joaten da alde batetik bestera, baina bere lagunen laguntzarekin eskalatzaileen artean ospe handia duen pareta hau igotzea lortu du. Urretxuko mendizale honen hurrengo erronka Espainiako eski selekzioan sartzea da. Azaroko azken asteburuan egingo ditu probak, Baqueiran (Herrialde Katalanak). Eski eta snowboard probetan parte hartzeko asmoa du. Lehenago, ostiral honetan bertan, Rigloseko El Muron grabatutako bideoa emango du Urretxuko Osaba tabernan. Emanaldia 19:30ean hasiko da.
The post
Jon Marotok El Puro eskalatu du appeared first on
Otamotz.