Maizpide euskaltegiak urrezko Bikain ziurtagiria jaso du, lan sisteman euskarari ematen dion lekuagatik
Eusko Jaurlaritzak urtean behin banatzen ditu Bikain ziurtagiriak, lanean eta eguneroko jardunean euskara aintzat hartzen duten enpresen artean. Maizpide euskaltegiari maila goreneko agiria eman diote, urrezko Bikain deiturikoa. Atzo izan zen banaketa ekitaldia, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zuela, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Guztira 39 enpresak jaso dute ziurtagiria, urrezko, zilarrezko edo oinarrizko mailetakoa.