Barroko Aire jaialdiaren baitan, Opus Liricak emanaldia eskainiko du.
Ainhoa Garmendia Norinaren paperean Don Pasquale operan.
Opus Lirica konpainiako hirukotearen txanda izango da igande honetan Ordizian.
Barroko Aire jaialdiren hirugarren kontzertua izango da, 18:30etik aurrera parrokian. Ainhoa Garmendia (Legorreta, 1974) soprano ezaguna arituko da bertan, Arkaitz Mendoza organo-jolearekin eta Erlantz Fernandez tronpetariarekin batera.
“Oso kontzertu polita eta askotarikoa” izango dela aurreratu du Ainhoa Garmendiak. Bihar kaleratuko den aldizkarirako GoiBerriri eskainitako elkarrizketan Garmendiak aitortu duenez “berezia” izango da etxean abestea.
Hainbat
barroko abesti eta aria abestuko dituzte. Batzuk tronpeta, ahotsa eta organoarekin; beste batzuk ahotsa eta organoarekin; eta baita organoarekin bakarrik ere. Kontzertuan eskainiko dituzten lanen artean honako hauek nabarmendu daitezke: Cacciniren
Ave Maria, Haendelen
Eterneal source of Light Divine, Glucken
O del mio dolce ardor, Giordanoren
Caro mio ben; Marcelloren
Re minorreko kontzertua edota J. S. Bachen
Re minorreko tokata eta fuga.