Gipuzkoako txapelketako lau pilota partida jokatuko dituzte bihar Legazpiko Urbeltz pilotalekuan
Bihar (ostirala), 19:00etan, Gipuzkoako pilota txapelketako lau partida jokatuko dituzte Legazpiko Urbeltz pilotalekuan. Kimu mailan, Legazpiko ordezkariak Arrasatekoaren aurka mendebaldeko kanporaketa jokatuko du. Haur mailan, Arkaitz Garmendiak final hamaseirena jokatuko du Tolosako ordezkariaren aurka. Kadete milan, Iker Andoaga eta Mikel Iraeta legazpiarrek finalerdia jokatuko dute Intxurrekoen aurka. Bukatzeko, gazte mailan, Josu Ibarguren eta Ioritz Deba, Gazteleku taldekoen aurka arituko dira.