Asteazkenetik larunbatera eman ahalko dute lazkaotarrek botoa, eta proposamen bozkatuena garatuko du udalak gero
Herritarrekin parte-hartze prozesuan gaia landu ondoren, Lazkaoko herri gunetik Lazkaomendi aldera oinezkoentzat nolako pasabidea eraiki erabakitzeko unea iritsi da. Datorren asteazkenetik larunbatera jarriko ditu udalak hautesontziak, egunero herriko toki banatan. 16 urtetik gorako lazkaotarrek bozkatu ahalko dute (aurten bete edo beteko dituztenak), Nortasun Agiria erakutsita. Irailaren 1etik, gutxienez, Lazkaon erroldatuak onartuko dituzte.
Zortzi proposamen jarriko ditu mahai gainean udalak: sei, hasieratik udalak proposatutako diseinuak dira; beste bi, parte-hartze prozesuan herritarren ekarpenekin eta ideiekin osatutakoak. Gogokoena aukeratu, boto-paperean 1etik 8ra zenbakituta egongo diren aukera bat X batekin markatu, eta eman behar da botoa.
Udal ordezkariek gaur goizean aurkeztu dute datorren asteko bozketa./Aimar Maiz
Udalak informazio bilera bat egingo du, nahi duten herritar guztientzat, aurretik. Pr0posamenak aurkeztu, eta leudekeen zalantzak edo galderak argituko dituzte. Areria antzokian izango da batzar ireki hori, asteartean (azaroak 25), 18:00etan. Gaur-biharretan, berriz, udal aldizkari berezia banatuko dute etxeetara, gaia aurkeztuz eta zortzi diseinuak azalduz. Etxe bakoitzeko bi boto paper ere bidaliko dituzte. Bozkalekuetan egongo dira gehiago.
Lau toki izendatu ditu udalak, botoa emateko, ordutegi batekin:
- Asteazkena (azaroak 26): Areriako plazan. 11:30-13:30 eta 17:00-20:00 bitarteetan.
- Osteguna (azaroak 27): Euskadi enparantzan (11:30-13:30 eta 17:00-20:00)
- Ostirala (azaroak 28): Hirigoiengo eskola txikian (11:30-13:30 eta 17:00-20:00).
- Larunbata (azaroak 29): Euskadi enparantzan, goizez bakarrik (11:30-13:30).
Hauek dira Lazkaomendi aldera oinezkoak pasatzeko zer azpiegitura eraiki daitezkeen azaltzen duten zortzi diseinuak:
-
-
BAT
-
-
BI
-
-
HIRU
-
-
LAU
-
-
BOST
-
-
SEI
-
-
ZAZPI
-
-
ZORTZI