Sueskola Fundazioak 12.000tik gora ikastaro eman eta 19.000 pertsona trebatu ditu; horietatik 10.952 Ordiziako zentroan eta besteak Ispasterren duten egoitzan. Suteen prebentzioan eta itzalketan formakuntza ikastaroak eskaintzen dituzte: suhiltzaile izan nahi dutenak trebatzeko, jadanik suhiltzaile direnen formakuntza berritzeko, lan arriskuen prebentziorako lanak egiten dituzten enpresetako langileak formatzeko eta poliziak, babes zibileko kideak eta ikasleak trebatzeko. Teknologiarik aurreratuena eta pedagogia metodologiarik berritzaileena baliatzen dituzte.
Formakuntzaz gain, gizartean suteen prebentzioaren gaian sentsibilizazioa eta ezagutza zabaltzeko lana ere egiten du Sueskolak. Ikastetxeetako ikasleak eta adinekoak formatzen dituzte sutea sortzeko arriskuak saihesteko eta, sutea egonez gero, jakin dezaten nola jokatu. Horretaz gain, gizarteari begirako kanpainak ere egin izna dituzte bost urteotan.
Suteen prebentzio eta itzalketa alorretan segurtasuna areagotzeko asmoz ikertzen duten enpresekin ere elkarlanean ari da Sueskola. Lantzen duten hirugarren jarduera nagusia da ikerketa eta garapenarena.Garbiñe Errekondo Funtzio Publikoko eta Foru Administrazioko diputatuak aurreratu duenez “harro” daude Sueskola proiektua ematen ari den emaitzekin. Aldundiak “herritarrei kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko” apustu sendoa egin duela ziurtatu zuen eta suhiltzaileen zerbitzua funtsezkoa dela. Iñigo Aldasoro Sueskolako zuzendaria ere pozik agertu zen azken bost urteetako lanarekin: “Sueskola arlo horretan aritzen diren enpresentzat eta erakundeentzat erreferente bihurtu da”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.