Markel Olano EAJko Gipuzkoako zerrendaburua aurkeztu dute Beasaingo Igartza jauregian, Olanoren sorterrian
Berria.eus- Egungo aldundiaren aurrean EAJ alternatiba bakarra dela nabarmendu du Olanok aurkezpenean, eta gaineratu du Bilduren eta EAJren ereduek “talka” egiten dutela. EAJren eredua “benetako Gipuzkoarena” da, “lanpostuak eta aberastasuna sortu eta aberastasun hori bidezko moduan banatzen duena”, Olanoren esanetan.
Haren ustez, ekonomia “ez da lehentasun bat ezker abertzalearentzat”; “beste lehentasun batzuk” izatea egotzi dio, eta gaineratu horiek ez datozela bat Gipuzkoako gizarteak dituenekin: “Ezker abertzalearen eredua soilik publikoan oinarritzen da, inposaketan, eta guztiz eraginkortasunik gabea da”.
Gipuzkoako Foru Aldundiak
Bidegiko arduradun ohi bat auzitaraeramango duela-eta, “sorpresa” azaldu du Olanok, eta hauteskundeei begira ezker abertzalea “urduri” dagoela uste du; hala, salaketarekin bozak “baldintzatu” nahi izatea egotzi dio