Elegante esnatu da Ormaiztegi
San Andres jaiak ospatzen ari dira eta, gaur, Elegante Eguna da

Elegante Eguna ospatzen ari dira Ormaiztegin San Andres jaien baitan. XIX. mendeko Eleganteen Bilkura da gaur, eta kalean agerikoa zen herriak gaurkoz denboran atzera egindako jauzia. Orain bi mendeko Ormaiztegi hura irudikatu nahi dute garaiko jantziekin eta herriko hainbat gune dekoratuta. Janztea erabaki dutenak harro zeuden nork bere eskuz egin baititu soinean daramatzaten jantziak, hala alkandora nola kapela ikusgarriak. Ormaiztegiko jaiak hasi baino ez dira egin.
Bazkal osteko egitaraua:
- Bingo herrikoia Zubipe kiroldegian
- 16:00. Mus txapelketa 8 erregetara jubilatuen elkartean
- 18:00. Dantzaldi elegantea txokolate eta azukre bolatu zein gozoekin Urbeltz frontoian
- 23:00. Kontzertuak txosnetan. Salda badago eta Guri5!
Bihar:
- 12:00. Haurren danborrada
- 18:30. Goruntz taldearen saioa Zubipen