Hitzaren urteurreneko bertso jaialdi arrakastatsua Legazpin
Ostiralean bertso jaialdia egon zen Legazpiko Latxartegi aretoan. Bertso Olariak elkarteak antolatu zuen, Hitzaren 10. urteurrena ospatzeko. Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio bertsolariek parte hartu zuten. Ekitaldiak legazpiarren ikusmina piztu zuen eta 100 lagun baino gehiago elkartu ziren. Lau bertsolariek saio arina eta umoretsua eskaini zuten, Asier Iriondo gai jartzailearen eskutik.