Sasieta zabortegia urtarrilaren 31n itxiko dute, aldi baterako

Sasietaren itxiera. 2015eko urtarrilaren 31n. Iñaki Erauskin eta Ernike Enparantza. prentsaurrekoa. Iragazgaitzea. baimena,
Azeari Andonegik “tamalgarria” deritzo EAJren jarrera Behin itxieraren inguruko nondik norakoak azaldu dituztenean, Azeari Andonegi Sasieta Mankomunitateko lehendakariak gaur Gipuzkoako egunkari batean atera den itxieraren inguruko albisteaz duen iritzia eman du. Albiste horretan, itxiera aldi baterakoa denik ez duela nabarmen jartzen azaldu du, eta “itxiera hilabete batzuetarako” soilik dela azpimarratu du. “Bilera 21:00etan bukatu” zutela atzo eta “egunkari horretako lehen, bigarren eta hirugarren orriak itxieraren albistearekin” beteta egoteari, “atzean interesak daudenaren susmoa” hartzen diola azaldu du. Gainera, informazioa “akatsduna” dela dio. Egunkari horretako albiste honetako azken paragrafoan, Beasaingo EAJko Aitor Aldasororen izenean “Sasietaren inguruko leporaketak” daudela ere azaldu du Andonegik. Jarrera hau “tamalgarria” dela deritzo Andonegik, “batez ere, beraien proposamena erraustegia egitea delako: zepa (edo eskoria) toxikoa”. “EH Bilduk ahalegin handia egiten ari delako ingurunea errespetatzeko eta egituren jasangarritasuna bermatzeko” dio, eta “aukera denak aprobetxatu nahi izaten dituzte gureganako aurkakotasuna erakusteko”. Borroka politiko honekin “ingurunea eta gipuzkoarrak kaltetuta” ateratzen direla dio.Era berean, gaur goizean Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatuak Zestoako harrobiaren inguruan egin duen agerraldian Sasietaren itxieraren albiste hau ere izan du kontuan: Gipuzkoako komunikabide batek gaur plazaratutako informazioa dela-eta”, Iñaki Errazkinek esan du “ez dela egia Sasietako zabortegia urtarrilaren 31n itxiko denik behin betiko: geldialdi tekniko bat izango” dela, “behin-behinekoa, aurreko agintaldian egin gabe zeuden zenbait iragazgaizte lan egiteko, eta lan hauek sei hilabete inguruko iraupena izango dute”. Hori bai, aurrerago, “Gipuzkoako zabortegi kutsakor guztiak ixteko plagintzaren baitan, eta Eusko Jaurlaritzak Zubietako TMB planta egiteko baimena eman ondoren, Sasieta ere itxi” egingo dela azaldu du.