Toti Martinez de Lezea eta Itxaro Mendizabal gaur, Beasaingo Igartza jauregian
Bigarren aldiz egin dute Ttiklik!ek antolatutako Gurasoei Gutuna idazlan laburren lehiaketa. Gaur sariak eman dituzte eta sari banaketan Toti Martinez de Lezea idazlea egon da Enda liburu berria eskuan. Bide batez, Ttiklik.com webgunearen hirugarren urteurrena ospatu dute. Sariak eman aurretik euskal mitologian oinarritutako hitzaldia egin du Martinez de Lezeak haurrekin. Martinez de Lezeak euskal mitologiaren aberastasuna aldarrikatu du. Lehenengo, dena dela, haurrei bere euskararen gaineko azalpen umoretsua eman die: “Ni orain 60 urte naiz euskaldun berria, moldatzen naiz ulertzeko eta idazteko, baina hain azkar hitz egiten dut ezen ezin dut nahi bezain ondo hitz egin. Hortaz, amona honek arapajoe baten moduan hitz egiten du”. Euskal mitologia ez ahazteko ahalegina egitearen alde jardun da Martinez de Lezea, baina haurrei ipuin kontalarien erara hitz egin die, “zenbat dira euskal erraldoldoiak? Eta dragoiak?”. Asko dira euskal basoak, leiendak, pertsonaia mitologikoak, eta Martinez de Lezeak aletu egin ditu goizean Beasaingo Igartza jauregian.
Ondoren sariak banatu dituzte. Parte hartze kopuruekin gustura agertu da Ttiklik!eko Itxaro Mendizabal. Ez da gutxiagorako. Aurten, guztira, 256 lagunek parte hartu dute lehiaketan –helduak (30), gazteak (58) eta haurrak (168).
IRABAZLEAKHelduak:
Irabazlea: Mari Karmen Odriozola Eguren (Ordizia). Izenburua: Gurasoei gutuna
Gutun bereziena: Helios Del Santo (Iruñea). Izenburua: Whatsapp-a
Gazteak:
Mikel DaleEtxebarria (Igorre) 16 urte. Izenburua: Sorgin-bitxiaren eskutitza
Haurrak:
Onintza Sukia Aranburu (Ataun) 9 urte
Goierriko Hitzako harpidetzak:
Elene Mujika Korta (Beasain)
Idoia Aiestaran (Beasain)
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.