Euskararen egunarekin bat egingo du biharko Bixibixi irratsaioak
Asteazkenero bezala, bihar ereBixibixi irratsaioa entzungai izango da Segura Irratian, 12:15etik aurrera. Biharko saioan, gainera, bat egingo dute euskararen egunarekin. Horretarako, Koldo Zuazo hizkuntzalaria gonbidatu dute irratsaiora. Euskarari buruz hitz egingo du Zuazok, Lierni Elortza aurkezlearekin. Beasaingo euskaltegitik, bestalde, Jon Antxia joango da Segura Irratiko saiora. Euskara aberasten atalean parte hartuko du Antxiak.
Horrez gain, datozen egunetako ekitaldi kulturalen berri ere emango dute biharko saioan. Besteak beste, asteburuan Durangoko liburu azoka izango denez, horren inguruko informazioa emango dute. Azkenik, Ainhoa Urretabizkaia esatariak emango dio amaiera irratsaioari, musikaren inguruko albisteekin.
Saioa zuzenean entzuterik ez dutenentzat, ostegunean errepikapena entzuteko aukera izango da, 19:00etan, baita igandean ere, 08:00etan. Zuzenean parte hartzeko aukera ere badago, 943 80 10 41 telefonora deituta. Proposamenen bat bidali nahi dutenek, berriz, helbide honetara idatz dezakete: bixibixisegura@gmail.com. Segurako Hitz edo Irri euskara taldeak bultzatutako saioa da Bixibixi, udalaren laguntzarekin.