Lau presori Frantziako espetxealdia aintzat hartzeko eskatu dute auzitegiek
Espainian kartzela zigorra betetzen ari diren lau euskal presori, Frantziako espetxealdian pasatako urteak kontuan hartu eta zigorra berriro zenbatzea, hori da Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur erabaki duena. Hala, Espainian betetzen ari diren zigor osoari Frantzian betetakoa kenduko litzaioke. Lau izen horien artean dago Francisco Mujika Garmendia Pakito ordiziarra, Santi Arrospide, Rafael Caride eta Alberto Plazaolarekin batera. Neurri hori aplikatuko balitz, dozenaka euskal presoren kondenetan izan lezake eragina.
Europatik datorren zuzentarau batek bultzatu du erabakia. Horren arabera, preso batek ezin du zigor bera bete Europako bi estatutan. Espainiak orain arte ez zuen arau hori aintzat hartzen. Espainiako Auzitegi Nazionaleko plenoak pasa den astean landu zuen gaia, baina ez zuten adostasunik lortu, erabakia preso bakoitza epaitzen duen salaren esku utziz. Orain, auzitegiko zigor aretoko lehen sekzioa izan da eskaera egin duena.