Lazkaoko Udalari presoen aldeko bandera kenarazi diote balkoitik
Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak salatutakoa, epai batek agindu dio. Bake bidean pausoak eskatu ditu Bilduk. EAJk ez du epaiaren aurkako mozioa babestuLazkaoko udaletxeko balkoian duela hiru urtetik dagoen euskal preso eta iheslariak etxeratzearen ...
Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak salatutakoa, epai batek agindu dio. Bake bidean pausoak eskatu ditu Bilduk. EAJk ez du epaiaren aurkako mozioa babestu
Lazkaoko udaletxeko balkoian duela hiru urtetik dagoen euskal preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko bandera kendu egin beharko du udalak. Espainiako Gobernuaren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ordezkari Carlos Urkijok salatu zuen bandera, eta epai batek handik erretiratzeko agindu dio orain udalari, «hainbat helegite» alboratu ondoren.Lazkaoko udal gobernuak epaia betetzea erabaki du, eta bandera kenduko du, herriko presoen eta iheslarien familiekin hitz egin ondoren. Mozio bat aurkeztu zuen Bilduk osteguneko ohiko osoko bilkuran. Epaia «mehatxua eta errespetu eza» dela deitoratu du, «eraso bat». Bake bidean pausoak emateko eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta presoei elkartasuna adierazi die. Ekimenak babesteko konpromisoa berretsi du.
EAJk mozio horren aurka bozkatu zuen. Jartzeko unean ere ezezkoa eman zuela, udalak ipinitako helegiteen berri ez zutela, halako gaiak udalbatzako hiru alderdien artean erabaki beharko liratekeela argudiatu zuten.
Nola Bilduko zinegotziek, hala entzuleen artetik, ezezko botoa eman izana gaitzetsi zuten.













