![dd 2](http://goierri.hitza.eus/site/files/2014/12/dd-2.jpg)
Gaur goizeko hotzak eta euriak ez du eragin Segurako haurrak etxean gelditzerik. Berokiak jantzi, eta kalera atera dira gozoki eske. Izan ere, urteroko ohiturari jarraituz, San Nikolas egunez erronda egitera atera dira.
Sara Izagirre izan da aurtengo San Nikolas txikia. Pottoka gainean igota jaitsi da Segurako kalean behera, eta han zituen zain beste 50 bat haur, eskuan poltsak zituztela. “Kantatzen ez baduzue, ez dago gozokirik”, ohartarazi diete haurrei, eta segituan hasi dira atariz atari kantuan. San Nikolas txikia eta pottoka buru zituztela, kalean gora abiatu dira, lehioetatik botatzen zizkieten gozokiak bildu eta bildu.
Poltsak gozokiz beteta amaitu dute erronda Segurako haurrek, pozik, eguraldiari kasurik egin gabe. San Nikolas Txikiak, berriz, ez du gozokirik biltzerik izan, baina herritarrek hainbat opari sartu dizkiote pottokaren saskian.
Arratsaldean, bestalde, 17:00etan,
Herensugeak: haritzaren bihotza filma ikusteko aukera izango dute, kultur etxean. Hamar urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.
[nggallery ID=66]