Herriko etxeen izenak, galtzear daude hitzak eta antzerakoak izan dituzte asmakizun, lehiatu diren sei taldeek
Han eta hemen, lan berriak eskuetan, azken aldian sarritan entzuten dugun izena da Patxi Zubizarretarena. 50 eta Mundua baloi batean lanak argitaratu berri ditu; Uda minean negua dokumentalaren gidoilari lanetan ere aritu da. Euskal Filologia ikasketak bertan amaitu zituenetik, Gasteizen bizi da Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964). Hala ere, lotura estua mantentzen du Goierrirekin. Sortzaile emankorra da goierritarra, etengabe proposamen berriak oparitzen dituena. Haur eta gazte literaturan oparoa, helduentzako nobelan ere harribitxi politak uzten ari da. Itzulpengintzan jardundakoa da, batez ere mundu arabiarreko lanak euskaratzen. Euskal idazleak «durangitisak» harrapatzen dituen honetan, bere azken lanaren aurkezpenean tartea egin dio GoiBerri aldizkariari. Dagoeneko bi hamarkadatik gora daramatza idazten Patxi Zubizarretak; 1993an Bapore saria eskuratu eta literatura ogibide egiteko hautua egin zuen. Geroago etorri ziren Lizardi, Euskadi Saria, Mikel Zarate… baina, irabazi ez dituenak askoz gehiago direla nabarmentzen du berak. Bolada luzearen ondorengo uzta jasotzen ari da aurten ; hilabetetako ezkutuko ahaleginaren ordaina, bere lana argia ikusten ari delako. Joan zen astean bertan aurkeztu zuen Donostiako Elkar Aretoan Mundua baloi batean (Elkar, 2014) azken haur literatura lana, maiatzean eskuratu zuen Mikel Zarate literatur sariari esker argitaratu duena. Duela aste gutxi, bestalde, helduentzako 50 (Txalaparta, 2014) eleberria aurkeztu zuen «hiru artista patetiko, peripatetiko eta apatiko» [...]
Ligaren lehen itzulia bederatzigarren postuan bukatu dute ordiziarrek. Galdu arren, etxekoek ahalegin handia egin zuten eta defentsako bonusa lortu zuten
Gipuzkoako Bola eta Toka Eguna dute gaur Zerainen, eta txapelketak izan dira goizean
Iaz, Ordiziako Txirrindulari Elkartea osatzen zutenek laguntza jasotzen ez bazuten taldea utziko zutela esan zuten. Deialdiak arrakasta eduki zuen eta txirrindu eskolarekin jarraitzeko prest zegoen lantalde bat osatu zen. Baina klubaren egoera ekonomikoa txarra zen. Babesle bila hasi ziren eta Ampo kooperatiba babesle nagusia izateko prest agertu zen. Lan talde berriak eta Ampok argi zuten Goierrin txirrindularitza munduan lan egiten zuten guztiei eskaini behar zitzaiela proiektuan parte hartzeko aukera, hala, klub berri bat sortu zuten: Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz. Horrek, Ordiziakoa eta Loinatz bere gain hartu ditu. 2014an lehen denboraldia osatu dute eta dagoeneko bigarrena prestatzen ari dira. Elite eta 23 urte azpiko taldeak 19 txirrindulari edukiko ditu 2015ean. Horietatik bederatzi berriak dira: Xabier Contreras (Limousin Cartonajes), Aitor Olaziregi (Hyundai-Caja Rural), Igor Romero (Caja Rural-Seguros RGA), Peio Goikoetxea (Baque-Campos), Aitor Gonzalez (Lizarte), Julen Irizar (Debabarrena), Asier Gandarias (Gipuzkoa), Alain Gonzalez (Gipuzkoa) eta Joaquin Torres. Aurreko denboralditik, Ander Alonso, Ahetze Arratibel, Mikel Elorza, Mikel Irizar, Xabier Jauregi, Jon Madariaga, Andoni Mateos, Mikel Matxinea, Eriko Mujika eta Josu Urrestarazuk jarraitzen dute. Zazpi txirrindulari goierritarrak dira: Alonso mutiloarra, Arratibel ataundarra, Jauregi beasaindarra, Mujika itsasondoarra, Urrestarazu idiazabaldarra, Romero ordiziarra eta Gandarias lazkaotarra. Inguruko lasterketetan ez ezik, Espainiako Kopako probetan eta hainbat itzulitan parte hartuko dute. [...]