CAFek 42 milioi euroko kontratua lortu du Frantzian
CAF lantegiak hamasei tranbia-unitate egiteko eskari berria jaso du Loira Departamenduko (Frantzia) hiriburuko sarean ibiltzeko. Saint Etienne enpresak hala eskatuta. Kontratuaren zenbatekoa 42 milioi eurokoa da gutxi gorabehera, eta lehen ibilgailuak 2016ko udaberrian entregatuko dituztela aurreikusten dute.
Proiektu horrek Frantziako enpresak egin berri dituenekin bat egin du. Horien artean daude, esaterako, bidaiariekin dagoeneko ustiatzen ari diren Nantes eta Besançon hirietarako tranbien horniketa, baita CAFi Lyongo Metroko 35 tren birgaitzeko esleitu berri zaion kontratua ere (gutxi gorabehera 25 milioi euroko zenbatekoa du). Eta CAFek tranbia-proiektuak egiten dituen herrialdeen zerrenda luzearekin bat egin du: Alemania, Brasil, Estatu Batuak, Australia, Suedia edo Taiwán.