Martuteneko kartzelan dauden presoentzako produktuak biltzen ari da Caritas Gipuzkoan. Goierrin, Lazkaon eta Idiazabalen egingo dituzte bilketak.
Lazkaon, gaur, bihar eta etzi bilduko dituzte produktuak, 16:00etatik 17:30era, Parroki etxean.
Idiazabalen, berriz, etzi eta larunbatean egingo dute bilketa, apaiz etxean, 10:00etatik 12:00etara.
Antolatzaileek
zerrenda bat prestatu dute presoek gehien behar dituzten produktuekin : artilezko txanoak, barruko arropa berria, bainuko oinetakoak, kirol oinetakoak, galtzerdiak eta azazkalak moztekoa. Produktu horiez gain, tabako gorria, su pizgailuak, turroi biguna, gutun azalak eta zigiluak ere jasoko dituzte egunotako bilketetan. Bildutako produktuak Ordiziara eramango dituzte astelehenean. Igandero Martutenen dauden presoei bisita egiten dien Karitaseko kide bat arduratuko da gero produktuak haien artean banatzeaz.