Tabernetan iturriko ura eskatzearen aldeko kanpaina
Uggasak, Gipuzkoako Ur Kontsorzioak, Aquarbek eta Kutxa Ekoguneak taberna eta jatetxeetan iturriko ura eskatzearen aldeko kanpaina aurkeztu dute gaur. Helburua plastikozko botilak ez erabiltzea eta iturriko uraren kalitatea bistaratzea da.
The post Tabernetan iturriko ura eskatzearen aldeko kanpaina appeared first on Otamotz.
Uggasak, Gipuzkoako Ur Kontsorzioak, Aquarbek eta Kutxa Ekoguneak taberna eta jatetxeetan iturriko ura eskatzearen aldeko kanpaina aurkeztu dute gaur. Helburua plastikozko botilak ez erabiltzea eta iturriko uraren kalitatea bistaratzea da. Dagoeneko Legazpiko Goierri eta Aitxuri jatetxeek eta Katilu tabernak, Urretxuko Hokaba tabernak eta Apain jatetxeak, Ezkio-Itsasoko Argindegi ostatuak eta Zumarragako Txanpon, Bidezar, Alameda eta Korta tabernek eta Kabia jatetxeak ekimenarekin bat egin dute. Jendeak jatetxeetan iturriko ura eskatzera dion beldurra gal dezan, kale ekintza bat antolatu dute. Bihar Legazpin izango da (17:00etatik 21:00etara), ostiralean Zumarragan (17:00etatik 19:00etara) eta Urretxun (19:00etatik 21:00etara), hilaren 19an Ezkio-Itsason (16:30etik 18:30era) eta hilaren 20an Zumarragan (10:30etik 12:30era) eta Urretxun (12:30etik 14:30era).
The post
Tabernetan iturriko ura eskatzearen aldeko kanpaina appeared first on
Otamotz.