Trafiko istripua egon da N1ean Ordizia parean
Istripu bat gertatu da N1ean Ordiziako industria gunearen parean, Donostiako noranzkoan. SOS Deiakek jakinarazi duenez, lau autok jasan dituzte kalteak istripuaren ondorioz, eta horietan zihoazen sei lagun, ospital zentruetara eraman behar izan dituzte.