Unitate didaktikoa sortu dute Igartza Monumentu Multzoa gaztetxoei ezagutarazteko
Igartza Monumentu Multzorako unitate didaktikoa sortu berri dute Beasainen, udalaren laguntzaz. Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduta dago eta dagoeneko, herriko ikastetxeetako ikasleak ezagutzn hasi dira. Duela urtebete hasi zen udala Igartza Monumentu Multzoaren inguruko unitate didaktiko bat sortzea eta erabiltzea interesgarria izan litekeela pentatzen, eta gaur aurkeztu dute Igartza jauregian, Beasaingo Udalak, Igartzaren kudeaketaz arduratzen den Aldabe enpresak eta unitate didaktikoa egitea arduratu diren Oihana Ortegak eta Xiker Lazkanok. Unitate didaktikoko marrazkiak egiteaz Lazkano arduratu da. Juantxo Agirre ere lagun izan dute, informazioa ematen.
Bixitak adinei egokitzea da unitate didaktiko honen helburua, gaztetxoentzat eta haurrentzat materiala egokituz. Ortegak azaldu duenez “multzo aberatsa” da Igartzakoa; “ikasteko mugagabea”. Bere ustez “ezinezkoa da goiz batean” monumentu multzoaz ezagutzeko dagoen guztia erakustea. “Haurrak ondo pasatzea eta Igartzara itzultzeko gogoa” izatea dute helburu, eta hori informazioa eta jolasa uztartuz egingo dute. Tailer ezberdinak egiteko aukera ere izango dute haurrek eta Lehen Hezkuntzako hiru zikloei zuzendutako txostenak ere prestatu dituzte, haurrek bisitan ikasitakoa etxean edo ikasgelan hobeto barneratzeko. Orain, “Euskal Herri osoko ikastetxeetako programetan sartu nahi” dutela azaldu du Aldabeko Arantxa Sanzek, “gai ezberdinak lantzeko balio duelako”: ura, industrializazioa, emakumearen papera…
Ortegak bezala, Zezilia Herrador zinegotziak ere, lan hau “mugagabea” dela azaldu du eta unitate hau elikatzen jarraituko dutela azaldu du, Aldabekoen laguntzaz.