Izaro Rubio eta Unai Azpiazu garaile, Zarauzko bikoteen lasterketa mistoan
Elena Calvillo beasaindarrak Altsasun lortu zuen garaipena, Zubeztia elkartearen lasterketan.
Txindoki Jaso Atletismo taldeko Izaro Rubio eta Unai Azpiazuk garaipen distiratsua lortu zuten Zarautzen XXXIV. Bikoteen Kross Mistoan. Joan zen igandean jokatu zen dagoeneko tradizio luzea duen lasterketa; 662 bikote iritsi ziren helmugara. Kiroldegian hasiera eman eta Musika Plazaraino, 7,5 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten.
Elena Calvillo, Altsasun garaile Korrikalari beasaindarrak Zubeztia Elkartearen XXXIV. Lasterketan —XXXI. Alberto Barrikarteren Memoriala— garaipena lortu zuen. Probak 12,4 kilometroko ibilbidea zuen eta 216 parte hartzailek osatu zuten osorik. Elena Calvillo izan zen emakumezkoetan bizkorrena, 50:22 markarekin. Izaskun Beunza (51:11) eta Arantzazu Perez de Erenaza (51:41) izan zituen atzetik.













