Lizarrustin igandean irekiko dute urteko azken erakusketa, Munitarena
Lizarrustiko Parketxeak iragarri du 2014ko azkeneko erakusketa. Arantxa Munita tolosar artistaren zeramika-lanen bilduma bat jarriko dute. Igandean (abenduak 14) da irekiera ekitaldia, 13:00etan. Ondoren, urtarrilaren 7ra arte egongo da ikusgai.
Zeramikazko piezekin jarraituko du, hala, Lizarrustiko erakusketa aretoak. Azaroan Nekane Munduateren eskulturak egon ziren ikusgai, zeramikaz eginak haiek ere. Munitak ibilbide oparoa egin du eskulturaren arloan. Azken urteotan erakusketa ugari jarri ditu, eta tailerrak ere zuzendu ditu.